Txosten energetiko
pertsonalizatuak

gemweb plataforman sartzen diren datu guztiek balio dute zure instalazio eta gailu energetikoen inbentario on bat izateko edo fakturazioa, kontratuak eta prezioak kontrolatzeko edo kudeatzeko, baina bestelako erabilerak eskaintzeko ere gordetzen da informazio hori, profesional adituek txostenak, auditoriak, egiaztagiriak, azterlanak eta jarduera energetikoak burutzeko, kasu.

Hiruhileko
txosten
pertsonalizatua

Lehen urrats gisa, zure datu energetikoak jasotzen laguntzen dizu gemweb plataformak; bigarren urrats batean, berriz, hiruhileko txosten pertsonalizatua eskaintzen dizu, besteak beste datu hauekin:

  • Fakturazioaren balioztatzea,
  • Datu osatuak,
  • Prezioen eta kontratuen azterketa,
  • Potentzien analisia,
  • Erreaktiboaren kostuak,
  • Kontsumoen bilakaera,
  • Hileko kostuen bilakaera,
  • Hornidura-guneen zerrenda,

Auditoria energetikoa eta egiaztagiri ofizialak

Eta datu horiekin guztiekin, balio erantsi bat gehi diezaiokezu efizientzia eta jasangarritasun energetikoaren gaineko aholkularitzarekin, honako hauetan:

...zure instalazioen auditoria energetikoak, eraikin batean edo eraikin multzoan, instalazio edo operazio industrial edo komertzial batean hala nola zerbitzu pribatu edo publiko batean ematen den kontsumo energetikoaren profilari buruzko ezagutza egokiak izateko, eta, halaber, eragimen-kostu batean energia aurrezteko aukerak zehaztu eta kuantifikatzeko, eta horri buruz informatzeko.

...efizientzia energetikoaren ziurtagirietako bat lortzeko beharrezko izapideak.

...efizientzia eta jasangarritasun energetikoaren estrategia oso bat prestatuz, ekintza zehatzak bilduko dituena, izango duen inpaktua eta itzulera ezagututa.

openenergy-k hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu web-aren erabiltzaile bezala zure esperientzia errazteko eta datu estatistikoak atzitzeko, zure nabigazioko datuen azterketan oinarritutako lehentasunak kontuan. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertzen dugu baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko. Onartu | Informazio gehiago