Kudeaketa energetikorako
hornitzaile ezberdinen zerbitzuak batzen ditugu.

gemweb kontabilitate energetikorako erremintaren erabiltzaile taldeko kide izanez, esperientziak, ezagutzak, konponbideak eta zerbitzu energetikoak parteka ditzakezu gure taldeak koordinatutako komunitate baten barruan.

Aholkulari energetikoak

gemweb plataformak fakturazioko informazio energetikoaren kudeaketa eskaintzen du, efizientzia kudeatzeko proiektuak sortzeko oinarri dokumental gisa, eta erreminta sorta handia eskaintzen du horretarako: txostenak, adierazleak, grafikoak eta datuen bistaratzeak, beste batzuen artean. Horiek guztiek erabakiak hartzen laguntzen dute aholkulariaren geroko jarduerak zehazteko, kontsumoaren eta energia kostuen ardura duen aldetik.

Azpiegitura energetikoen sentsorizazio eta automatizazio konponbideak biltzen dituzten ingeniaritzak.

gemweb plataformak bere egitura eta funtzionamendua egokitu dezake kontabilitate energetikoaren beharrak betetzeko eta/edo datuak atzitzeko eta automatizazio eta sentsorizazio sistemen, domotika sistemen eta azpiegitura energetikoak kudeatzeko bestelako sistemen kontrolerako plataforma edo programen datuak txertatzeko.

Teleirakurketako ekipoen fabrikatzaileak eta instalatzaileak

gemweb plataformako modulu espezifikoak teleirakurketa konponbideak fabrikatzen eta instalatzen dituzten guztien ezaugarrietara egokitzen dira, kontagailuko eta submetering-eko datu eta irakurketak txertatzeko eta analizagailu, sentsore eta eragingailuen bidez ingurumen-aldagaiak atzitzeko.

Mantentze edo efizientzia energetikorako zerbitzuen ingeniaritzak

Instalazioen mantentzea eramanez eta efizientzia energetikorako azterlan eta proposamenak eginez, hain zuzen, balio erantsia sortzen duten ingeniaritzei gemweb taldeak eskaintzen dizkien kontabilitateko kudeaketa energetikorako zerbitzuek honako hauek barne dituzte: kontabilitate energetikoko txosten guztien pertsonalizazioa, barneko sistema informatiko guztiekin (kudeaketakoa, kontrolekoa, ...) integratzea, gemweb plataformaren zerbitzu, modulu eta produktu guztiez gain.

Azken IKT konponbideen hornitzaileak

Duen filosofiari esker, gemweb plataformak bere egitura osoa egokitzeko aukera ematen du, bezeroaren erreminta propio baten ardatza izan dadin. Era horretan, “marka zuri” gisa eskaintzen da gemweb, plataforma garatzen duenak bere korporazioaren moldera eta irudira egokitu dezan.

openenergy-k hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu web-aren erabiltzaile bezala zure esperientzia errazteko eta datu estatistikoak atzitzeko, zure nabigazioko datuen azterketan oinarritutako lehentasunak kontuan. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertzen dugu baimena ematen diguzula cookieak erabiltzeko. Onartu | Informazio gehiago